URL address
- 1. Inform.
- sin. Universal Resource Locator, Uniform Resource Locator, URL
Interneteko dokumentuak eta baliabideak bilatzeko bidea definitzen duen helbidea, honako osagai hauez osatua: Internet protokoloaren helbidea, atakaren zenbakia, domeinuaren izen osoa, azpidirektorioaren izena (bat baino gehiago izan daitezke) eta bilatu nahi den fitxategiaren izena. Dena den, beti ez da beharrezkoa datu horiek guztiak ematea. Webgune baten etxeko orrialdean sartzeko, adibidez, protokoloa eta domeinu-izen osoa besterik ez dira behar (http://www.zientzia.net); azpidirektorio bateko web-orria ikusi nahi bada, ordea, datu gehiago behar dira (http://www.zientzia.net/dossierra.asp?Id=226&Dossier_kod=29&Orr=0).